XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) jakinduria oso lodia da, labana batekin mozteko modukoa.

Baina ez al zenidake jakinduri pixka bat leihotik bidaliko?

Zuekin meriendatzera joateko behar dudana bakarrik.

- Pentsatuko dut erantzun zion andereñoak, matematikako ikasgaiarekin jarraituz.

Neska-mutil guztiak oso gustura zeuden Pippi urki adar batean eserita beraiengandik hain hurbil ikustean.

Erosketak egitera joan zen egunean goxokiak nola eman zizkien gogoratzen ziren.

Nelson Jauna ere Pippiren inguruan zebilen, noski, eta neska-mutilentzat dibertigarria zen tximua adarretik adarrera saltoka ikustea.

Batzuetan gela barrura ere sartzen zen, eta halako batean Tommyren buru gainera jauzi egin eta ileetatik tiraka hasi zitzaion.

Eta andereñoak esan zion Pippiri Nelson Jaunari deitzeko, Tommyk hirurehun eta hamabost zati zazpi egin behar zuela lagunen aurrean, eta horrelako gauzak ezin dituela ongi egin tximu bat buruaren gainean daukanak.

Goiz hartako ikasgaiak ez zituzten seriotasun handiz eman.

Udaberriko eguzkia, birigarroa, Pippi eta Nelson Jauna... aski ziren ikasleek arreta galtzeko.

- Ez dakit zer gertatzen zaizuen gaur! zioen andereñoak.